Orioko Atletismo Taldeko kideek indartsu daudela erakutsi zuten larunbatean, Berrobin jokatu zuten Berrobira lasterketan. Izan ere, gizonetan, Kamel Ziani izan zen 7,5 kilometroko itzulia egiten azkarrena, eta Iñigo Exposito, bigarrena. 23 minutu eta 29 segundo behar izan zituen Zianik, eta 23 minutu eta 41 segundo Expositok.