Atzo bukatu zen aurtengo aurran denboraldia, eta KARKARAren arraun porrak dagoeneko badu irabazlea: Aitor Etxabe Zulaika. Koloore markako arropa erosteko bonua eta Xixario jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi ditu.
Aipatu, porran parte hartu dutenetako inork ez duela bete-beteko erantzunik eman. Orioko hiru traineruek denboraldia nola bukatuko zuten zen galdera, baina inor ez du asmatu hiru erantzunak egoki ematen. Hori dela eta, bi erantzun ondo eman dituzten artean zozketa eginda erabaki da porraren irabazlea.
Oharra: beharrezkoa da jatetxetara joan aurretik erreserba egitea eta Arraun porrako irabazlea dela adieraztea.