Atzo arratsaldean, Realak omenaldia egin zion Orio Arraunketa Elkarteko emakumeen taldeari. Realaren eta Espanyolen arteko partidaren aurretik atera ziren arraunlariak eta elkarteko kideak zelaira, Kontxako Banderarekin, Reale Arenan bildu ziren zaleen txalo zaparrada artean. Orio Arraunketa Elkarteak eskerrak eman dizkio Realari Orioko arraunlariek egindako lana aitortzeko ongi-etorria prestatzeagatik.