Gaur, Eusko Label Ligako azken jardunaldia jokatu da Portugaleten, El Corte Ingles Bandera. Erlojuaren aurkako estropada izan da. Lehenengo, datorren denboraldian Eusko Label Ligan aritzeko txartela jokatu dute play offetan: Samartolameu galiziarrak lortu du igoera eta Lekittarrak, berriz, mailari eustea lortu du.
Ondoren, Eusko Label Ligako bi txanda jokatu dira. Orio ohorezko txandan aritu da, eta hirugarren sailkatu da estropadan. Urdaibai izan da nagusi gaurkoan eta liga irabaztea ere lortu du, gainera; Hondarribia, berriz, bigarren sailkatu da estropadan eta ligako sailkapen nagusian. Bi taldeek azken jardunaldira arte lehia estua izan dute liga irabazteko, eta azkenean, balantza bizkaitarren aldera mugitu da.
Horrez gain, Orioko patroi Ander Etxegoien getariarrak irabazi du patroi onenaren saria 141 punturekin, Eusko Label Ligan.
ESTROPADAKO SAILKAPENA
1.- Urdaibai 19:22,64
2.- Hondarribia 10:30,14
3.- Orio 19:36,06
4.- Kaiku 19:47,70
5.- Donostiarra 19:49,14
6.- Getaria 19:56,56
7.- Zierbena 20:11,04
8.- Cabo 20:15,16