Gaur arratsaldean, Orio Arraunketa Elkarteko emakumeen taldea Reale Arenan izango da, eta zale zuri-urdinen berotasuna jasoko dute zelaian. Realaren eta Espanyolen arteko partidaren aurretik izango da hitzordua, eta Orio Arraunketa Elkarteak eskerrak eman dizkio Realari Orioko arraunlariek egindako lana aitortzeko ongi-etorria prestatzeagatik.