Euskaraldiaren gune ibiltaria Orion izango da bihar

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Euskaraldiaren txokoa Kale Nagusiaren hasieran.

Bihar, 11:30etik 14:30era izango da zabalik Euskaraldiaren gune ibiltaria plazan.

Euskaraldiaren gune ibiltaria Orion izango da larunbat goizean. Herriz herri ibiliko da Euskaraldia hasi bitartean, eta Orio izango da lehen geltokia. Bertan, Euskaraldiari buruzko zalantzak argituko dituzte Orioko batzordeko kideek, eta Euskaraldiko arropa ikusi, probatu eta eskatu ahal izango da, baita balkoian jartzeko banderatxoa eskuratu ere. Hala, Euskaraldiko giroan murgildu nahi duten herritarrak plazara gonbidatu dituzte Euskaraldiko Orioko batzordeko kideek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide