Gaur amaituko da TAO sistemako udako denboraldia, eta denboraldi ertaina sartuko da indarrean, bihartik azaroaren 1era bitartean. Denbora tarte horretan, larunbat, igande eta jaiegunetan hondartzan TAO sistema egongo da martxan 10:00etatik 20:00etara. Munton, berriz, komertzioen ordutegian aplikatuko da TAO astelehenetik ostiralera, eta asteburuetan nahiz jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 20:00etara. Dena dela, orain arte bezala, autoko eranskailua dutenek ez dute ordaindu beharrik izango.
Eusko Gudari kaleko, Arrantzale kaleko eta Ibai Ondo pasealekuko egonaldi laburreko eremuetan, berriz, orain arte bezala martxan izango da TAO sistema, merkataritza ordutegian.