Uda hilaren 22an bukatuko den arren, hondartza denboraldia gaur bukatuko da Orion, eta baita euskal kostaldeko gainontzeko herri gehienetan ere. Horrek esan nahi du, bihartik aurrera sorospen zerbitzurik ez dela egongo Antilla hondartzan, eta komunak eta dutxak itxita egongo direla. Horrez gain, aulkiak, paipoak, eguzkitako aterkiak, etzaulkiak eta surf-taulak alokatzeko zerbitzurik ere ez da egongo herritarren eskura.