Iker Lauroba & Beste Urtaroak taldearen kontzertua Herriko Plazan izango da

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 14a, 16:30

"Arazo teknikoak direla medio", ostiralean kiroldegian eskaintzekoak ziren kontzertua plazan izango da, 22:00etan hasita eta doan.

"Arazo teknikoak direla medio", Iker Lauroba & Beste Urtaroak taldea ostiralean Karela kiroldegian ematekoa zen kontzertua lekuz aldatzea erabaki dutela jakinarazi berri du udalak, eta emanaldia Herriko Plazan izango dela, 22:00etan hasita eta doan.

Kiroldegiko emanaldirako sarrera erosita duten herritarrei dirua itzuliko dietela argitu du udalak. Online eskuratu dutenei, automatikoki egingo zaie itzulketa; kultur etxean erosi dutenek, aldiz, bertara jo beharko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide