Oraindik badude sarrerak Iker Lauroba & Beste Urtaroak taldearen kontzerturako

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 13a, 13:36

Kontzertua hilaren 16an izango da, ostiralez, Karela kiroldegian, 22:00etan hasita. Sarrerak online eta kultur etxean eros daitezke, hamar euroren truke. Erosteko orduan aukeratu egin behar da emanaldia harmailetatik edo pistatik jarraitu nahi den.

Iker Lauroba & Beste Urtaroak izenpean, Iker Lauroba, Andoni Etxebeste, Maria Soriazu, Urbil Artola, Leire Berasaluze eta Olaia Inziarte musikariek emanaldia eskainiko dute hilaren 16an, ostiralez, Orion. Karela kiroldegian izango da kontzertua, 22:00etan hasita, eta sarrerak oraindik eskuratu daitezke online zein kultur etxean, hamar euroren truke. Erosteko orduan aukeratu egin behar da emanaldia harmailetatik edo pistatik jarraitu nahi den.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide