Orioko arraunlariek eta arraunzaleek hori kolorez jantzi dute gaur Donostiako kai buelta, Aquariumeko inguruneak eta Paseo Berriko harmailak eta bueltako petrilak. Egun handia zuten oriotarrek eta zuzenean bizi nahi izan dute gero bete dena. Une hunkigarriak ere bizi izan dira Donostiako arranplan. Hori guztia jaso du argazkitan Arnaitz Rubio Aprea argazkilariak.