Bandera irabazteko gertu

Aritz Mutiozabal

Orio-Orialkiko emakumeek bi segundoko aldea du Arraun Lagunakekiko, eta abantaila hori baliatzeaz gain, Kontxako bigarren igandeko estropada irabazita erdietsi nahi dute bandera. Patxi Frances entrenatzaileak ETBri egin dizkion adierazpenak argiak izan dira: arraunlariak kontzentratuta eta iluzioz daude.

Zaletuak beti bezala kaiara gerturatu dira taldea animatzera, eta babes horrekin uretaratu da Nadeth Agirre patroiak gidatuko duen eskaia. Ohiorezko txandan ariko da, eta zozketak hala erabakita, lehen kalean egin beharko du Oriok arraun; Donostiarrak bigarrenean, Arraun Lagunaken hirugarrenean; eta Hondarribiak laugarrenean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide