Ilundu aurretik diskoko abestiak zuzenean jotzeko aukera izango du Intza Unanue abeslari oriotarrak datorren larunbatean, hilaren 17an, Donostia Festibalean. 18:00etan igoko da Intza Lasarte-Oriako hipodromoan egingo den jaialdikoa agertokira.
Irailaren 16an eta 17an egingo da aurtengo Donostia Festibala. Jaialdi hau aurretik Igeldoko jolas-parkean egin izan zen Lasarte-Oriako hipodromora eraman zuten arte. Aurtengo edizioan Lola Indigo, Melendi edota Nil Moliner izango dira kartel buruak. Jaialdirako sarrerak hemen erosi daitezke.
Intzak iazko udazkenean plazaratu zuen bost abestiz osatutako EP-a, bere ibilbideko lehen emaitza. Ordutik zuzenean aurkeztu du lan hau, azkena irailaren hasieran Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.