Herritarren bultzada jaso dute Orioko arraunlariek

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 10a, 09:08

Klubak deituta, oriotarrak herriko plazan elkartu ziren bihar Donostian arituko diren arraunlariei animoak emateko. 

Arraun munduko egun handietako bat biziko da bihar: Kontxako banderako bigarren jardunaldia, hain zuzen. Orioko Arraunketa Elkarteak bi ontzirekin parte hartuko du. Emakumeak bandera astintzeko faboritoak dira lehen jardunaldian Donostia Arraun Lagunak traineruari bi segundoko aldea atera ondoren. Gizonek bandera herrira ekartzeko dituzten aukerak urriak direla esan daiteke, orain zazpi egun bosgarren egin ondoren. 

Biek ala biek herritarren bultzada eta animoak jaso zituzten atzo arratsaldean entrenatzera atera zirenean. Orioko Arraunketa Elkarteak dei berezi bat egin zien herritarrei, horiz jantzitza herriko plazara bertaratu zitezen. Handik erriora hurreratu ziren eta txalo zaparrada handia eskaini zieten bihar Orioko herriaren izenean arituko diren arraunlariei. Hauek ere, traineruetatik, eskertu zuten oriotarren laguntza. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide