1970eko hamarkadatik 1990eko hamarkadara, Espainiako eta Frantziako selekzioetako partaide gisa euskal arraunlariek lortutako emaitza gogoangarrien inguruko liburua osatu du Manu Etxeberria: Euskal arraunlariak munduko txapelketetan eta JJOOetan (1970-2000). Proiektuak Orioko Udalaren babesa izan du, eta irailaren 13an, asteartearekin, liburuaren aurkezpena egingo dute kultur etxean. 18:30ean hasiko da saioa, eta interesa duten herritar guztiei irekita egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek.
180 orrialdez eta 90 argazkiz osatu du liburua Etxeberriak, eta 1970eko hamarkadatik 2000. urtera bitarte euskal kirolariek goi mailako txapelketetan izandako parte-hartzearen inguruko datuak biltzen ditu. Besteak beste, Lasurtegi, Korta, Puertas, Redondo, Elizalde, Goikoetxea, Genoba eta Urbieta bezalako arraularien lorpenak ditu hizpide.