Jabier Puertasek World Rowing Masters Regatta txapelketa jokatuko du asteazkenean eta ostegunean Frantziako Libourne herrian. Aulki mugikorreko beteranoen munduko txapelketa arraun hitzordu garrantzitsua izango da. Izan ere, 710 arraun elkartetako 4.300 ontzi baino gehiago lehiatuko dira, eta bost egunetarako 600 txanda inguru aurreikusi dituzte.
Orio Arraunketa Elkarteko Javier Puertas bi kategoriatan jardungo da. Batetik, asteazkenean, 60-64 urteko mailan arituko da, bera baino gazteagoen aurka, Puertasek 70 urte baititu. Prestaketa moduan hartuko du proba; 17. txandan egingo du arraunean 7. kaletik. 14:33ean izango du irteera ordua.
Bestetik, ostegunean, bere adinekoen kategorian lehiatuko da oriotarra, 70-74 urteko mailan, hain zuzen ere. Lehen txandan egingo du arraunean eta orduan 7. kaletik ariko da. 13:26ean hasiko da bere txanda.
Gaur joan da Orio arraun elkarteko arraunlari Javier Puertas Libourne aldera, lan txukuna egiteko asmoz.