Asteazkenean hasiko du ikasturtea Harribil dantza taldeak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Harribileko dantzariak, Balearen Eguneko emanaldian. (Aitziber Arzallus)

Herriko dantza taldeko kide izan nahi duten herritarrak asteazkenean, 19:30ean, Kosta Tailerreko lokalera agertu daitezke.

Ikasturte berria hastear dira herriko eragileak, eta Harribilek egin du lehen entseguko deialdia. Sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, asteazkenean bilduko dira Kosta Tailerrean duten lokalean, 19:30ean. Hala, dantza taldean parte hartu nahi duten herritarrek lehen saiora azaldu besterik ez dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide