KZguneko tutorea Orion izango da iralaren 21ean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

KZguneko tutorearekin biltzeko hitzordua hartu beharko da aldez aurretik.

Irailaren 21ean, asteazkenarekin, KZguneko tutorea Orioko bulegoan izango da, 16:00etatik 17:45era, eta herritarrek tramiteak egiteko eta zalantzak argitzeko aukera izango dute berarekin. Dena dela, KZguneko arduradunarekin biltzeko ezinbestekoa izango da ordua hartzea; horretarako aukera izango da lotura honetan edo 945-062 555 telefono zenbakira deituta.

KZgunean BakQ eta Metapostaren kudeaketari, nabigazioari eta teknologia berriei lotutako ikastaroak eskaintzen dituzte. Aurrez aurreko saioak izan daitezke, baina badituzte urrunekoak edo bideokonferentzia bidezkoak ere; ikastaro horien inguruko informazio osatua nahi dutenek KZguneko webgunean dute hori lortzeko aukera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide