Jon Salsamendik sare sozialetan zabaldutako gutuna

Karkara 2022ko ira. 5a, 10:22

Jon Salsamendi denboraldi hasierako aurkezpen ekitaldian. Artxiboko argazkia. (Aiora LarraƱaga)

Orio Arraun Elkarteko mutilen taldeko entrenatzaile Jon Salsamendik gutuna argitaratu du sare sozialetan Donostiako Banderako lehen jardunaldian gertatutakoaren erantzukizuna onartuz. Irakurri hemen gutuna.

Jon Salsamendi naiz, triste nago, atsekabetuta...
Egindako lana eta hartutako erabakiak egokiak izan ez direla sentitzen dut, ez dudala "asmatu" alegia.
Eta asko sentitzen dut. Planak gaizki ateratzen direnean, erantzukizunez hartu behar da egoera eta halaxe egingo dut, beti egin izan dudan bezalaxe.
 
Oriozale guztiekin idatzi hau partekatzeko arrazoiak bi dira:
1.- Arraunlariak gaur egin duten esfortzua ikusita, beraiei, merezi duten babes eta animoa eskaintzeko eskatu nahi dizuet.
2.- Aldi berean, zuei, Oriyotar eta Oriozale guztiei, adierazi nahi dizuet beti gurekin zaudetela sentiarazten diguzuela eta beti-beti izaten zaituztegula kontuan, palada bat ematen dugun bakoitzean.
 
Zuek sentiarazten baitiguzue ez garela inoiz bakarrik joango!
 
Aupa Orio!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide