Orio Orialkiko mutilak bosgarren sailkatu dira Donostiako Banderako lehen jardunaldian

Mireia Galarza Bastida 2022ko ira. 4a, 13:16

Portura iritsi diren momentua. (Onintza Lete Arrieta)

Lehenengo postuan sailkatu da Urdaibai, eta Hondarribia, Donostiarra eta Getaria izan dira ondoren. Horrenbestez, kontsolazio txandan ariko dira mirotzak hurrengo astean.

Emakumezkoen estropada eta gero, gizonezkoen txanda izan da Kontxan. Bi aldiz irten behar izan dute traineruek lehen txandan, epaileen esanetan, "lerrokatu gabe" zeudelako traineruak. Bertan jardun da Orio, Getaria, Hondarribia eta Kaikurekin batera, eta azkenean hirugarren amaitu dute txanda Orioko mutilek, Hondarribia eta Getariaren atzetik. Lehia bizia izan da eskualdeko bi taldeen artean, une oro alboan izan baitute Esperantza Orioko mutilek. Momentu jakin batean, epailea ere sartu da beraien artean, gerturatzen ari zirelako. 

Sailkapen orokorrari dagokionez, bosgarren sailkatu da Orio, 19 minutu, 50 segundu eta 58 ehunetan. Aurretik, Urdaibai (19:21,56), Hondarribia (19:29,20), Donostiarra (19:29,26) eta Getaria (19:44,98) sailkatu dira. Horrenbestez, kontsolazio txandan ariko dira mirotzak hurrengo astean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide