Orio Orialkiko neskak irabazle, Kontxako lehen jardunaldian

Mireia Galarza Bastida 2022ko ira. 4a, 11:18

(Onintza Lete Arrieta)

Hain zuzen, 10 minutu, 37 segundu eta 52 ehunen behar izan dituzte helmugara iristeko, eta handik bi segundu pasatxora iritsi da Arraun Lagunak. Horrenbestez, Orioko neskak ohorezko txandan arituko dira, gaur zortzi, Donostiako uretan.

Orio eta Arraun Lagunak ziren faborito gaurkoan, eta aurreikuspenak bete dira, bi horien artean egon baita lehia. Donostiako taldea atzetik izan dute Orioko neskek denbora osoan, baina hala eta guztiz ere, lehen postuan helmugaratzea lortu du Orioko nesken traineruak. 

Hain zuzen, 10 minutu, 37 segundu eta 52 ehunen behar izan dituzte helmugara iristeko, eta handik bi segundu pasatxora iritsi da Arraun Lagunak. Horrenbestez, Orioko neskak ohorezko txandan arituko dira, gaur zortzi, Donostiako uretan. 

Nadeth Agirre Orioko emakumezkoen patroiak ETBri estropada amaitu berritan azaldu dionez, "oso oso gogorra" izan da estropada, baina amaieran "nahiko ondo" aprobetxatutako pare bat olaturi esker, tartea handitzeko parada izan dute neskek. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide