Orio Arraunketa Elkarteak denda jarriko du arratsaldean plazan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko irailaren 2a

Donostiako estropadan herritarrak horiz janztera animatu ditu elkarteak.

Herriko gizonen eta emakumeen taldeek Donostiako estropada jokatuko dute datozen bi igandetan, eta neska-mutilak animatzeko herritarrak horiz janztera animatu ditu elkarteak. Hala, oraindik elkarteko materiala ez dutenek gaur arratsaldean erosteko aukera izango dute; izan ere, denda jarriko du elkarteak plazan, 18:00etatik aurrera Elastikoak, kirol-jertseak, banderak, katiluak eta elkarteko beste hainbat material erosteko aukera izango da bertan. "Gure neska-mutila animatzeko jantzi horiz eta horitu balkoiak", egin dute dei elkarteko arduradunek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide