Orio Orialkiko neskak ere, Kontxara

Mireia Galarza Bastida 2022ko ira. 1a, 18:52

Artxiboko irudia.

10:50.46ko denbora egin dute Nadeth Agirre patroi duen traineruak, eta bigarren sailkatu dira gaurko erlojupekoan.

Gaurkoan ere lortu dute herriko neskek. Ikaragarrizko liga egin eta hura irabazi ostean, Kontxarako txartela eskuratu dute Orio Orialkiko neskek Donostiako Banderako sailkapen estropadan. 10:50.46ko denbora egin dute Nadeth Agirre patroi duen traineruak, eta bigarren sailkatu dira gaurko erlojupekoan. 

Lehen postuan sailkatu da Arraun Lagunak (10:46), eta hirugarren helmugaratu dira Tolosaldeako neskak (10:57). Ondorioz, zuzenean sailkatuta dagoen Donostiarra etxeko taldearekin batera, ondorengo zazpi ontziak ariko dira Kontxako Bandera eskuratzeko lehian: Arraun Lagunak, Orio, Tolosaldea, Hibaika, Cabo, Hondarribia eta Chapela; hurrenkera horretan sailkatuta.

Nagore Urdanpilleta Orioko arraunlariak estropada amaitu berritan ETBri azaldu dionez, gaurko helburua "disfrutatzea eta sailkatzea" zen, eta lortu dute. Adierazi duenez, "dena" emango dute hurrengo bi igandeetan, "Kontxak baduelako berezia den zerbait". 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide