Hirugarren sailkatuta, Kontxako Bandera jokatzeko txartela lortu du Orio Orialkik

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abu. 31a, 19:09

Orio-Orialki Donostiako portuko arranplara iristen, estropada bukatuta.

Igandeko txanden zozketa egin dute, eta lehen txandan arraunean egingo du Oriok, Getaria, Hondarribia eta Kaikurekin batera.

Gaur arratsaldean jokatu da Donostiako Banderako sailkapen estropada, eta herriko arraunzaleek ez dute ezustekorik hartu, Orio Orialki gizonen taldea hirugarren sailkatu baita, Hondarribiaren eta Zierbenaren atzetik. Bigarrenak izan dira erlojuaren aurkako proba hasten, eta hirugarren kronorik onena markatu dute helmugan. Ibon Arruti Aldapek estropada bukatutakoan ETBri azaldu dionez, helburua lortu dute. "Estropada honetan galtzeko asko izaten da, eta gure lana egin dugula uste dut. Uste baino pixka bat gehiago sufritu dugu, baina barruan gaude eta hori da garrantzitsuena". Igandeko estropadari begira, bandera irabazteko faboritoak ez badira ere, beren onena ematen saiatuko direla azaldu du Aldapek, bandera irabazteko lehian muturra sartzeko.

Kontxako Bandera jokatzeko sailkatu diren taldeak

1. Hondarribia. 19:43.72
2. Zierbena. 20:00.26
3. Orio-Orialki. 20:02.74
4. Getaria.
20:05.56
5. Urdaibai.
20:09.58
6. Kaiku.
20:09.84
7. Ondarroa.
20:09.96
Talde horiek Donostiarrarekin batera jokatuko dute Kontxako Bandera datozen bi igandetan.

Bestalde, arraun taldeen amets-gaiztoa den 8. postua Caborentzat izan da. Galiziarrek lan ona egin dute, baina ezin izan dute Ondarroaren denbora hobetu.

Lehen jardunaldiko txandak

Estropada bukatu denean, datorren igandeko txanden zozketa egin dute eta lehen txandan arraunean egingo du Oriok.

1. Txanda
Orio
Getaria
Hondarribi
Kaiku

2. Txanda
Bermeo
Zierbena
Donostiarra
Ondarru

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide