Uxue Aginalde deitu du Espainiako eskubaloi federazioak

Aitziber Arzallus

Atezaina da Aginalde eta aurten kadete mailan lehiatuko du. Irailaren 5era arte Sierra Nevadako (Espainia) errendimendu altuko zentroan ariko da entrenatzen.

Uxue Aginalde Orio Eragin eskubaloi elkarteko jokalaria Sierra Nevadan (Espainia) da egunotan, Espainiako Federazioak antolatutako teknifikazio jardunaldietan. Hango errendimendu altuko zentroan ariko da entrenatzen irailaren 5era arte, Jose Ignacio Pradesen aginduetara. Aginalde atezaina da eta aurten kadete mailan lehiatuko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide