Intza Unanuek kontzertua eskainiko du igandean Azpeitian

Anartz Izagirre

Katapulta Tour zirkuituaren barruan eskainiko du kontzertua oriotarrak Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa eta librea izango da. 'Ilundu aurretik' bere lehen laneko abestiak joko ditu musikariak agertokian.

Intza Unanue abeslariak emanaldia eskainiko du datorren igandean, irailak 4, Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasita emango du kontzertua oriotarrak, eta oholtzan, besteak beste, bere lehen laneko abestiak joko ditu. Hain zuzen ere, joan zen azaroan argitaratu zuen musikariak Ilundu aurretik deituriko lehen EP-a, eta bost abestiz osaturik dago. Honako lotura honetan irakur daiteke lan horren harira Iñigo Gaiton kazetariak oriotarrari egindako elkarrizketa.

Sarrera doakoa eta librea izango da; beraz, edonork izango du kontzertuaz gozatzeko aukera. Katapulta Tour Gipuzkoa 2022 zirkuituaren barruan eskainiko du kontzertua Intzak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide