Maiatzerako programatuta zegoen arren, atzeratu egin zuten Mendian hil, hirian hil dokumentalaren emanaldia, Iñaki Peña sendagileak zuzendutako heriotzaren inguruko trilogiaren hirugarren atalarena, hain zuzen ere. Dena dela, datorren ostegunean, irailaren 8an, izango da ikusgai 19:30ean kultur etxean. Sarrera doakoa izango da.
Peña Debagoienako Ospitaleko Zainketa Aringarrietako medikua da, eta hirugarren film horrekin heriotzaren eta dolu-prozesuaren inguruko trilogiari amaiera eman dio. "Mendi tontor elurtuan edo eta ospitale bateko logela batean hildako senide bat gogora ekar dezakegu bihotzean minik sentitu gabe? Nola bizi ditugu maite dugun pertsonaren heriotza, galerak eragindako mina eta sufrimendua gainditzeko prozesua?" galderak ditu oinarri dokumentalak.