Azken bi asteotan itxita egon da Karela kiroldegia araudiak agintzen dituen txukuntze eta mantentze lanak gauzatzeko: igerilekua hustu, iragazkiak eta uraren zirkuitua garbitu, bakterien aurkako tratamendu egin eta abar. Egin beharrekoak eginda, gaur goizean zabaldu dute atzera, eta aurrerantzean udal kirol instalazioak herritarrentzat erabilgarri egongo dira ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 12:30era eta 14:30etik 22:00etara; larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara; eta igandeetan, 09:00etatik 13:00etara.