Ostiralean, hilak 2, Jose Ignazio Ansorena eta Joserra Senperena musikariak Euskal Danbolinaren Aroak emanaldi eskaintzekoak ziren San Nikolas parrokian, 20:00etan hasita. Udalak jakinarazi berri duenez, ordea, emanaldia bertan behera utzi beharra izan dute "musikarien arrazoi pertsonalak" tarteko. Sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu die herritarrei, eta saioa aurrerago egiteko aukera aztertzeko konpromisoa hartu du erakundeak.