Gaur eguerdian jokatu da Eusko Label ligako azken hirugarren estropada Boiron (Galizia), eta matematikoki erabakita gelditu da aurtengo patroi onena. Ander Irigoien Orio Orialkiko patroiak, izan ere, 24 puntuko aldea ateratzen dio bigarrenari, Unax Eizagirre Getariako patroiari, eta liga amaitu bitartean hamasei puntu baino ez daude jokoan.
131 puntu ditu Orioko patroiak, eta 107, berriz, Getariakoak.
Honela dago sailkapena gaur-gaurkoz:
- Ander Etxegoien ORI 131
- Unax Eizagirre GET 107
- Gorka Aranberri URD 98
- Felix Duarte CAB 97
- Iñaki Goikoetxea LEK 93
- Arkaitz Diaz DON 92
- Ioseba Amunarriz HON 88
- Cristian Garma KAI 61
- Vicente Carpintero SAN 56
- Hugo Rascado ARE 47
- Borja Gomez ZIE 42
- Jenaro Zelaia OND 41
- Iñigo Larrinaga OND 40