"Orio Orialki B, benetako txapeldunak"

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 27a, 09:46

Orio Arraunketa Elkarteak gizonezkoen bigarren traineruaren lana goraipatu du KAE1 liga amaitu berritan. Azken postuan gelditu dira oriotarrak, eta ondorioz, mailaz jaitsi dira.

Orio Arraunketa Elkarteak Orio B-ren lana goraipatu du KAE1 liga amaitu berritan. Azken postuan gelditu dira oriotarrak, eta ondorioz, mailaz jaitsi dira zuzenean.

Klubak, ordea, honako mezua helarazi du: "Benetan txalogarria da izan duzuen konpromisoa eta jarrera, harro sentiarazten gaituzue. Trainerua uretaratzea eta azken estropadara arte KAE-1 ligan lehiakorrak izatea… horrek txapeldunak egiten zaituztete".

Trainerua osatzen duten kide guztien argazkia jarri du klubak mezuan.

KAE1 ligako play-offak asteburu honetan

Asteburu honetan Colindresen (Kantabria, Espainia) eta Erandion (Bizkaia) jokatuko dituzte KAE1era igotzeko play-offak. Lapurdik irabazi du KAE2 liga, eta horrek zuzenean lortu du KAE1erako txartela.

Play-offa jokatuko dute KAE1en 10. postuan gelditu den Camargok eta 11. izan den Busturialdeak, eta KAE2 ligan 2. egin duen Donostiarra B-k eta 3. izan den Mutikuk.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide