Txarangaren doinuekin hasi zen festa, eta Benito Lertxundiren Mirotzak kantua abestuz amaitu. Poza eta malkoak, alaitasuna eta hunkidura, biak sentitu zituzten askok eta askok atzo iluntzean herriko plazan Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruari egindako errezibimenduan.
Arraunlariak, entrenatzailea eta arlo teknikoko kideak banan-banan jaitsi ziren elizako aldapatik udaletxe aurreraino txalo zaparrada artean, eta han hitz batzuk egin zituzten Itxaso Azkonobieta arraunlariak eta Nadeth Agirre patroiak. Aurrenekoak eraman zuen ligako garaikurra udaletxe aurreraino, eta bigarrenak atzo bertan Zarautzen irabazitako bandera. Hemen argazki bilduma eta kronika.