Oliden aurretik jarri da XII. Diva-Sat idi dema sariketan

Aritz Mutiozabal

Oliden Diva-Sat idi deman. (Ibon Errazu)

Atzo jokatu zen sariketako lehen jardunaldia Azkoitiko Gurea probalekuan, eta oriotarraren idiek 43 plaza lortu zituzten. Bihar jokatuko dute bigarren eta azken jardunaldia.

Atzo gauean hasi zen kintopeko XII. Diva-Sat idi dema saria Azkoitiko Gurea probalekuan. Aurten bi jardunaldi izango ditu sariketak, eta atzokoa lehen jardunaldia izan zen. 22:00etan hasi ziren probak, eta Olidenen (Orio), Txokolateren (Errezil) eta Belamendiren (Errezil) txanda izan zen. Olidenek 43 plaza egin zituen, Txokolatek 42 eta Belamendik 38. 
 
Bihar, astelehenez, amaituko da sariketa, 22:00etan hasita, Gurea probalekuan.
 
Hona hemen atzoko emaitzak:  


(Argazkiak: Ibon Errazu)
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide