Aliroia izan zuten atzo arratsaldean Orion. Asteburuan jokatutako bi banderak irabazi zituelako Orio-Orialkik –larunbatean Ondarroan eta igandean Castro Urdialesen–, baina baita aurtengo Euskotren liga irabazi dutelako. Liga amaitzeko bi jardunaldi falta badira ere, datorren asteburuan Zarautzen jokatuko direnak, Orioko Arraunketa Elkarteko ontziak matematikoki ziurtatu zuen atzo ligako garaipena.
Egun handietan bezala, harrera egin zieten herrian, eta udaletxeko balkoira atera ziren asteburuan irabazitako banderak astindu eta herritarren txaloak jasotzeko.