Sarasua jatetxeak Jakitea elkartearen saria jaso du

Julene Frantzesena

Atzoko sari banaketa ekitaldiko irudia. (Josema Azpeitia)

Euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea xede duen elkarteak atzo banatu zituen sariak. Orioko Sarasuak jatetxean euskaragatik egiten duten lanaren aitortza jaso zuen.

Euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea xede duen Jakitea elkarteak sari banaketa ekitaldia egin zuen atzo, Adunako Zabala sagardotegian, eta sarietako bat Orioko Sarasua jatetxeak jaso zuen. Hain zuzen ere, ostalaritza zerbitzuan euskara erabiltzeagatik, haren presentzia bermatzeagatik eta euskara indartzeko egindako lanagatik jaso zuen aitortza

Beste hainbat sari ere banatu zituzten, eta sarituen artean dira, besteren artean, Mendaroko Landa jatetxea, Beasaingo Kattalin, Lasarte-Oriako Txitxardin, Ataungo Bittor nahiz Donostiako Urkabe.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide