Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Aimar Galarraga

Erredakzioa 2022ko abu. 24a, 09:19

Aimar Galarraga Santio Errekako Herri-Kirol Jaialdian ingudea altxatzen.

Udarekin batera, bueltan da herritarren doinu kutunen atala. Bigarren edizio honetan, Aimar Galarraga harri-jasotzaileari gogoko dituen bost kanturen inguruan galdetu diogu. Abesti on asko kanpoan utzi behar izan dituela aitortu badu ere, hona hemen Galarragaren kantu kutunen zerrenda.

Nik musika entzuterakoan ez daukat preferentziarik, genero gehienak gustatzen baitzaizkit. Horregatik, zaila egin zait 5 kantu bakarrik aukeratzea.

Akelarre: Karolina

Akelarreren jarraitzaile nahiko sutsua izan naiz betidanik, eta parranda ederrak bota ditut haiei segika.

 

Asgarth: Arbasoen guda

Asgarth musika taldearen jarraitzailea izan naiz beti, eta aurten beraien itzulera ere gustura bizi izan dut. Abesti honen hitzek esaten duten bezala, euskal herritarra izanda, bizitza osoa gerra batean bizi behar dugu.

 

Camela: Camela

Txikitatik gustatu izan zait talde hau, eta horregatik burla asko entzundakoa naiz. Baina abesti honen hitzek dioten bezala, ez da talde bat soilik, sentimendu bat baizik.

 

Svenson & Gielen: Beauty of silence

Bakalau zale amorratua naiz oraindik ere, baina garai bateko trance-dance musika bezelakorik ez dago. Parranda ederrak botatakoak gara, e Txopo!

 

Luar na lubre: Memoria da noite

Zeltiar musikazale sutsua naiz eta Heviarekin batera, talde honen jarraitzailea ere banaiz. Abesti hau Prestigen isuriari egin zioten, baina niretzat beste arrazoi batengatik bihurtu da berezia. Txikiak zirenean, alabei lokartzerakoan jartzen nien lasai eta gustura lo egin zezaten.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide