Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Maialen Uranga

Erredakzioa 2022ko abu. 17a, 09:00

Udarekin batera, bueltan da herritarren doinu kutunen atala. Bigarren edizio honetan, Maialen Urangari gogoko dituen bost kanturen inguruan galdetu diogu.

1. Izaro: Libre

Nire ustez neska hau magia da, ostegunean Madrilen izan zen. Kontzertu akustikoa eskaini zuen eta ikaragarria iruditu zitzaigun. Ordutik behin eta berriz entzuten ari naiz Izaro.

2. Jonh Mayer: Free fallin'

Nere bikotekideagatik hasi nintzen abeslari hau entzuten, eta orain gure kanta bihurtu da Free fallin'.

3.  Benito Lertxundi: Mirotzak

Ez nuen sekula pentsatuko, baina herrimina dudanean entzuten dut Benito Lertxundiren Mirotzak abestia.

4. Antonio Orozco: El viaje

Antonio Orozco abeslaria asko gustatzen zait. Egia esan behar badute ez nuke jakingo zein kantu aukeratu. Izan ere, ikaragarri gustatzez zaizkit bere abestien hitzak, esanahia, berak transmititzen duena… Orozcoren oso fana naiz.


5. Vicente Garcia: San bá

Vicente Garciak oso rollo ona dauka, eta lehengo urtetik nire lagunik onenarentzat eta niretzat gure udako kantua izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide