Euskaraldiko mural margoketa antolatu dute

Mikel Eizagirre

Euskaraldiko gazte batzordeak murala margotuko du abuztuaren 4an, autobide azpian.

"Mural parte-hartzailea" izango dela adierazi du Euskaraldiko gazte batzordeak. Halaber, "parte hartzera" deitu dituzte herritarrak, "Euskaraldiari puntuz puntu hauspoa emateko". 
 
Hizkuntza ohituretan eragitea da ekimenaren helburua. Euskararen sustapena "lorpen txiki askoren gehiketan" datza, antolatzaileen ustez. Herritarrek Euskaraldiari esker lortutako aldaketa txiki indibidualok izango dituzte abiapuntu aurtengo edizioan.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide