Bideoa: Errezibimendu beroa egin diete arraunlariei Orion, jai giroan

Julen Imaz

Asteburuan bi bandera irabazita, jai giroan hartu zituzten atzo oriotarrek arraunlariak, Herriko Plazan. Orio-Orialki emakumeen taldea denboraldi bikaina egiten ari da, eta txalo zaparrada artean eman zieten ongi-etorria herritarrek. Horrez gain, jubenil mailakoek Loiolan eskuratutako banderak ere astindu zituzten balkoitik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide