Atzo iluntzean, aliron jendetsua izan zen Orioko plazan, ohi bezala. Euskotren ligako Getxoko eta Lekeitioko banderak ez ezik, jubenil mailakoek Loiolan eskuratutako banderak ere astindu zituzten balkoitik eta, ohi bezala, gogotsu eta harrotasunez txalotu zituen jendeak.