Jesus Mari Peronaren erakusketa ikusteko azken egunak

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 29a, 13:47

Argazkia: Mikel Eizagirre

Abuztuaren 4ra arte zabalik egongo da 'Orioko baleazaleak eta itsasontziak' erakusketa, Orioko kultur etxean. Peronak egindako hainbat maketa ikus daitezke bertan.

Bale-arrantzaren ondarea, Orioko itsasontzi klasikoak eta ontzi modernoagoen erreplika ugari jarri zituen erakusgai Peronak. Uztailaren 6an zabaldu zuen erakusketa, batik bat, "herriko baleazaleei omenaldia egiteko". Horretarako, balearen ehizako bi gertaera historiko hartu ditu inspirazio iturri; lehenengo eszenak XIII-XVI. mendeen artean baleak baleontzietatik harrapatzeko baliatzen zuten teknika erakusten du.

Bigarren eszenak, berriz, 1.901eko maiatzaren 14ko gertaera hartu du oinarritzat; hala, balea harrapatu zuten traineruak eta eskifaiak ditu protagonista: Manuel Olaizolaren Trinidad trainerua, Xixario Urangaren Maria Jose, Eustakio Atxegaren San Jose eta Gregorio Manterolaren San Juan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide