Liburutegia irekita izango da uda osoan zehar

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 28a, 09:27

Udal liburutegiak ez du zerbitzua etengo abuztuan, eta zabalik izango da astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Udako ordutegiarekin martxan da Orioko Udal liburutegiak, eta lehendabizikoz, gunea abuztu osoan irekita egongo da. Udako ordutegia irailaren 8ra bitartean izango da indarrean, 09:00etatik 14:00etara.  Irailaren 12an berrartuko du ohiko ordutegia.

Liburuzainak azaldu duenez, telefonoarekin izandako arazoak konpondu dituzte. Beraz, harremanetan jarri nahi duen edonork bertara deitu dezake, 943 83 33 77 zenbakira. Bestalde, liburutegia@orio.eus posta elektronikoko helbidera edo 608284168 WhatsApp zenbakira idazteko aukera dago.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide