Udalbatzak ohiko bilkura egingo du ostegunean, uztailak 28

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 26a, 16:55

Maiatzeko udalbatzarreko argazkia.

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo dute, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta hainbat gai jorratuko dituzte.

1.- 2022ko bigarren hiruhileko berankortasun-txostenaren berri ematea.

2.- 2022ko udal-aurrekontuaren bigarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.

3.- Behin betikoz onartzea, egoki bada, 2021eko udal-aurrekontuaren kontu orokorra.

4.- Karela udal-kiroldegiaren kudeaketaren oreka ekonomikoa bermatzeko txostenaren berri ematea eta dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada.

5.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide