Salbuespen politikaren aurkako martxa egingo du Etxeratek abuztuaren 7an

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

2021ean egin zuten presoen aldeko manifestazioa Orioko hondartzan.

Ohi bezala, giza kate jendetsua egingo du euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak uda garaian Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hainbat hondartzatan.

Etxerat elkarteak aurten ere salbuespen politikaren aurka egiteko protestak deitu ditu hamaika hondartzatan; tartean, baita Orioko Antilla hondartzan ere. Abuztuaren 7an izango da giza katea, Salbuespen politikari stop. Etxean eta bizirik nahi ditugu lelotzat hartuta.

12:00etan jarri dute hitzordua A-8 autopista azpiko zubian, eta handik abiatuko dira hondartzara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide