Hiru eguneko bizikleta itzulia Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoan barrena ibiliko da ostiraletik igandera. Egitasmoak "presoen eskubideen aldeko aldarria lau haizeetara zabaltzea eta kirolaz gozatzea" du helburu. Horretarako, hiru etapatan banatu dute martxa. Uztailaren 22koa Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) hasi eta Durangon (Bizkaia) burutuko da. Hurrengo egunean, larunbatean, Durangon hasi eta Azpeitiraino (Gipuzkoa) joango da. Azken etapa Azpeitia eta Donostia (Gipuzkoa) artekoa izango da.
Hirugarren egun horretan igaroko da itzulia Oriotik. Dena ondo bidean, 10:15etarako iritsiko da herriko Zubira. Gero, Usurbilerako bidea hartuko du. Bertan parte hartu nahi dutenek, ondorengo estekan informazio gehiago eskuratu dezakete.