Asteburuko arraun festa borobiltzeko, errioan jokatu zen atzo iluntzean KAE1 ligako erlojupekoa. Orioko IV. Kanpina bandera zegoen jokoan, eta San Pedrok eraman zuen etxera. Giro ederra sortu zen moilan eta errepideko zubian, kolore guztietako zalez bete baitziren inguru horiek. Eguraldiak ere lagundu zuen.
Erlojupekoa bi txandatan egin zuten hamabi traineruek. San Pedrok 20;14.62 denboran amaitu zuen lau luzeko proba, San Juan bigarren (20;15.69) izan zen, eta Arkote Seguros Bilbao hirugarren (20;16.40). 20;36.71eko denbora egin zuen Oriok.