AP-8an istripua izan dute hainbat ibilgailuk orain minutu gutxi Orio parean Bilborako noranzkoan, hain justu Orioko irteeraren parean. Hainbat ibilgailuren artean egon da istripua, eta moto gidari bat zauritu da. Motoa autobidetik kanpora aterata gelditu da.
Istripuak zirkulazioa geldiarazi du, bi erreiei eragin baitie, eta une honetan bi kilometroko auto ilarak daudela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak.