Zaragueta ikastetxea itxita egongo da udan, pilotalekuko lanen ondorioz

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 12a, 09:44

Udalak konponketak egingo ditu IPI Zaragueta Herri Eskolako frontoiaren itxituran, ura sartzen baita barrura.

Lanek iraun artean ezingo da erabiltzaileen segurtasuna bermatu, eta horregatik, ikastetxearen instalakuntzak "osorik ixteko" erabakia hartu du Udalak. Irailean zabalduko da ikastetxea zein kirol-jarduerarako espazioa, ikasturte berriarekin batera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide