Zumaiatik iritsiko da patatxea Oriora, herriko arraunlariek ekarrita. Belaz eta arraunez eragindako ontziak dira patatxeak, eta, garai batean, kortsariotzan asko erabiltzen ziren, kostatik gertu, beste ontziak zelatatzeko.
Patatxeaz gain, Orioko itsas ondarea biltzen duen erakusketa bat ere jarriko dute Herriko Plazan, eta ontzia bisitatzeko edota arraunean irteerak egiteko aukera ere izango da. Irteerak uztailaren uztailaren 13an 17:00etan eta 14an 18:00etan egingo dituzte. Horretarako, turismo-bulegoan eman beharko da. Parte hartzeko, 16-65 urte artean izan behar dira, eta 8 kg-ko arrauna mugitzeko gaitasuna.
Egitaraua
Uztailak 11, astelehena:
- 12:00 - 20:00: Erakusketak eta informazio puntua Herriko Enparantzan.
- 13:00: Patatxaren iritsiera Zumaiatik, eta harrera ekitaldia Aitor Mendiluze bertsolariaren parte-hartzearekin.
Uztailak 12, asteartea:
- 11:00 - 20:00: Erakusketak eta informazio puntua Herriko Enparantzan.
Peronaren erakusketa
Uztaileko kultur programaren barruan, Jesus Mari Peronaren erakusketak ere ikusgai jarraituko du kultur etxean. Erakusketak lotura estua du patatxearekin, izan ere, balea-arrantzarekin zerikusia duten eta Orioko ontzioletan eraiki ziren ontzien maketak egin ditu Peronak, eta berak aurkitu zituen patatxearen planoak Mutiozabalen. Plano horietatik abiatuta, Albaola Itsas Kultur Faktoriak erreplika bat eraiki du. Gainera, Juanita Larando izendatu du Albaolak ontzia, kortsarioekin eta Oriorekin harreman estua izan zuen emakumearena, alegia.