Azken lanak egiten ari dira tirolinako parkeko komun publiko berrietan

Onintza Lete Arrieta

Gaur goizean komunaren inguruak atontzen zebiltzan langileak (Onintza Lete Arrieta).

Muntoko zelaian komuna jarrita dago, eta ingurua atontzen ari dira gaur goizean langileak. Ekain erdialdean hasi zituzten lanak, eta uda honetan erabilgarri egongo da komun autogarbitzailea.

Komun autogarbitzaile bat jartzeko lanak ekainaren erdialdean hasi zituen udalak tirolinako parkearen ondoan, Munto eremuko zelaian. Udalak aurreikusi zuen lanak bi astean amaituko zituztela, eta komuna egun hauetan jarri ondoren, gaur goizean inguruak atontzen ari ziren langileak. Laster martxan egongo dela dirudi, beraz.

Abaromendin, Dikean eta tren geltokian dauden komun publikoen tankerakoa da komun autogarbitzailea. Lan horiekin batera, udalak oinezkoen pasabidea egingo du pasealekutik Muntoko aparkalekura, eta aparkalekuaren sarreran zebrabidea jarriko du, plazaren eta espaloiaren arteko lotura hobetzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide